Ekitaldiak - Actos

Thursday, July 13, 2006

Toki Aurkezpena (Elgoibar)

Dia/Eguna: 6 de Julio/Uztailak 6
Ordua/Hora: 21:00
Lugar/Tokia: Elgoibarko Antzokia
Parte hartzaileak/Intervinientes: Nekane Alzelai, Gema Zabaleta, Jone Goirizelaia, Elixabete PiƱol.

Ekitaldian Irati Agirreazaldegik betso hau eskaini zigun:

Albo batera utziaz
Inorekiko morrontzak
Elkar hartuta berotuz
Gaur arteko une hotzak
Irripar eginez soilik
Erakuts ditzagun hortzak
Bakerantzako bideak
Ez bitez izan arrotzak
Luzeak ziruditenak
Bihurtuaz pausu motzak
Leunduz itxaropenez
Datozen berba zorrotzak
Isil daitezen gezurrak
Hizketan hasi bihotzak
Ozen aditu daitezen
Emakumeon ahotsak

Guztiok dakigun arren
Zilegi da esatea
Urruti nahi ditugula
Zigor eta atakea
Gertuan askatasuna
Gertuan borondatea
Errespetuz zain dezagun
Bakoitzaren izatea
Hitz hutsalez ez diogu
Inori saldu nahi kea
Baizik bide zuzenetik
Airez aire joatea
Itxaropenak zabaldu
Du parez pare atea
Gure helburua baita
Herriarentzat bakea

Ahotsa dugu lan tresna
Euskal Herria gunea
Konponbiderantz zuzenduz
Gabiltza ingurunea
Bake berbek mutu utzi
Dezaten isilunea
Ideia heldu bihurtuz
Handitzen doan umea
Probestuaz su-etena
Deitzen den bihurgunea
Irekiz bide zidorren
Berezko estugunea
Bake bidean pausu bat
Delako emakumea
Ahots goxoz bete daigun
Herri baten hutsunea

Irati Agirreazaldegi
Elgoibar 06-07-06